Gorputzaren oreka bilatuz, norberaren orekara.

 

1. Zer da slackline?

 

Slackline, oreka ardatz duen kirola da. Horretarako, bi punturen artean teinkatzen den zinta plana bat erabiltzen da.

Zintaren ezaugarriek, bere gainean saltu, akrobaziak eta yoga posturak egiteko aukera ematen du. 

 

2. Slackline-aren jatorria.

 

Orekarako zinta erabiltzearen jatorria, yosemiteko (kalifornia) eskalatzaile batzuei zor diegu, 60ko hamarkadan. Nahiz eta historian zehar ekilibristak ugariak izan diren zirku munduaren inguruan. Horretarako sokak edo metalezko alanbreak erabili izan dira.

Gaur egunean, artista eta eskalatzaileez gain, beste kirol askotako jendeak praktikatzen du (skate, surf, parkour,...). Guztientzat da onuragarria.

 

3. Modalidadeak.

 

Modaliatate ezberdinak daude, kokapena eta erabileraren arabera:

  • Trickline

50mm-tako zabalera duen zinta erabiltzen da, 5 eta 30m artean normalean. Karraka baten bitartez teinkatzen da. Saltu, akrobazia eta yoga posturak egiteko erabiltzen da.

  • Waterline

Uraren gainean egiten denean esaten zaio.

  • Longline

30m-tatik aurrera neurtzen dituzten zintak dira, normalean 25mm zabalera duten zintak erabiltzen dira. (datu bezela, munduko errekorra 495m-tan dago.)

  • Highline

Zinta altueran jartzen denean. Normalean aseguratuta. Modalitaterik extremoena da, honetarako teknika eta segurtasun ezaguera bereziak behar dira.

 

4. Slackline-aren onurak.

 

Slackline-aren onurak ez dira bakarrik fisikoak (muskuluen jarduera, oreka lantzea...), konzentrazioa, koordinazioa eta psikomotrizitatean asko laguntzen du. Umetatik lantzeak, beste iharduera askotarako oinarri moduan laguntzen du.

 

5. Aktibitatea

 

  • Beroketa

Beste edozein kirol ihardueran bezela, beroketa eta luzaketa ariketak egin behar dira, lesioak ekiditzeko.

  • Beharrezko arropa

Zolu laua duten oinetakoak erabiltzea gomendatzen da, hala nola praka luzeak.